Tailerra: Biodantza familian
Rakel Ampudiak eta Carlos Orellanak emana, Biodantza Eskolako zuzendariak Euskal Herrian (Donostian eta Gasteizen), eta gure kolektibo espezifikoarentzat bizipen integratzaileak eskaintzeko esperientzia handia dutenak.
Biodantza bizipenen iturri bat da; gure ahalmenak ezagutzeko eta garatzeko gonbidapena, modu dibertigarrian, taldean eta bizitzarekin konektatuta.
Bizipenen indukzioa da Biodantzaren metodologiaren oinarria, eta “bizi” sentitzeko sentsazio globala sortzen du. Biodantzaren metodologiak bizipenari ematen dio lehentasuna kontzientziaren gainetik, norberaren izatearen pertzepzio sakona piztuz.
Biodantzako ariketek bizitasuna pizten dute, ahalmen genetikoen adierazpena eta nortasunaren adierazpena ahalbidetuz, bizipenaren 5 lerroen bidez: Bizitasuna, Affektibitatea, Sexualitatea, Sormena eta Transzendentzia. Musika, Mugimendua eta Bizipenen arteko integrazio sakona da Biodantzaren oinarria.
Tailerra Vicente Abreu Elkarteen Etxeko gela partekatuan egingo da.
Arabarneeko familientzat zuzendua (gurasoak, anai-arrebak, eta abar).
Data zehazteke.
