Bisita: Naturaren Lagunak ezagutzen

Stephanie Pauleck-ek emana, Arabako Gaztelun dagoen bere baserrian.

“Gure jarduera guztietan saiatu ohi gara parte-hartzaileentzat esperientzia oso intimoa izaten, bai animaliekin eta bai landa-inguruarekin. Parte-hartzaileak ahalik eta gehien inplikatzea nahi dugu, esperientzia bizia eta oroitzapen sakona eramateko.

Gure animalia guztiak ohituta daude jendearekin egotera. Askok eskutik jaten dute eta gustura uzten dute ukitzea.

Gure jardueren bidez gure bizimoduan parte hartzea proposatzen dizuegu, baserrian egiten dugun urrats bakoitzean parte hartzeko aukera emanez: elikadura ematea, arrautzak jasotzea, artaldea gidatzea, ile-mozketa, txertoak jartzea, esnea jetzea, ereitea, uzta biltzea, elikagaiak eraldatzea eta, jakina, sortu berri diren elikagaiak dastatzea. Baserriarekin konektatzea naturarekin eta bere urtaroko zikloekin konektatzea da: udaberrian jaiotzen da guztia, udan lehortu eta heltzen da, udazkenean biltzen da eta neguan barealdia dator. Urteko garai bakoitzak bere xarma dauka, eta hori dena ondoen bizitzen da landarekin harreman zuzenetik.”

Jarduera: “Goiz batez baserritar bihurtu”

  • Animalien janaria prestatzea

  • Ardiei, oiloei, ahateei eta antzarrei jatea ematea

  • Arrautzak jasotzea

  • Behiak bisitatzea, nola dauden ikustea eta eguneko laztanak ematea

  • Bereziki arreta behar duten animalien zaintza

Arabarneeko familientzat zuzendua (gurasoak, anai-arrebak, eta abar).

Data zehazteke.