Asociación Arabarnee 1

“Animaliekin lagundutako esku-hartzeak” (Laguntza-zaldia), Pobeseko (Araba) Hípica Nova Victoria zalditegian egingo dira, Alejandro Heredia Barrios fisioterapeuta eta zalditerapia espezialistaren eskutik.

2025eko urtarriletik abendura (abuztua izan ezik).

Jarduera hau 13 familiaren parte-hartzearekin antolatzen da, hilean behingo banakako saioetan. Saioek 50 minutuko iraupena dute eta ondorengo jarduerak biltzen dituzte: animaliara hurbilketa, zainketa, prestaketa eta zaldian ibiltzea.

NEE dituzten haurren ezaugarrien arabera, hiru zaldiketa mota desberdin egiten dira:

  • Banakakoa: Haurrak bakarrik ibiltzen du zaldiaren gainean, terapeuta eta zalditegiko langileek lagunduta eta zaldia lurretik gidatuta.

  • Lagundua: Terapeutak haurrarekin batera zaldian doaz (haurra oso txikia delako edo esperientzia faltagatik), eta zalditegiko langileek lurretik gidatzen dute zaldia.

  • Bikotezkoa (“Gemela”) : Terapeutak haurrarekin batera zaldian doa, haren jarrera eta euskarria egoki bermatzeko, eta zalditegiko langileek zaldia lurretik gidatzen dute.